IKASLEEN SAREA PLANETAREN IRAUNKORTASUNA BULTZATZEKO

DBHko Iraes21 Taldeak bere lehenengo lan proposamena argitaratu du Iraes 21 Ikasleak blogean

IRAES 21 iraunkortasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da.

Sare hau 2008-2009 ikasturtean sortu zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara. Egape Ikastola BHI 2012-2013 ikasturtetik, ziurtagiria lortu genuenetik, Iraes 21eko sarekide da.

IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:

1.     Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea.

2.     Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea.

3.     Iraunkortasuneko eskola agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea.

4.     Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea.

5.     Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez.

 

IRAES 21 ikasleak "Eskola Jasangarriek" osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan, ikasleak dira protagonista beraien esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko topaketak prestatzen edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.

Ikasturtean zehar hainbat lan proposamen luzatzen dira eta horiek betetzeko asmoarekin Egape ikastolan, urtero,  ikasleen Iraes 21 Taldea osatzen dugu DBH maila guztietako ikasleen ordezkariekin. Lan proposamenak burutu ahala IRAES 21 ikasleak blogean argitaratzen ditugu. 

Hau da Egapeko IRAES 21 taldeko azken ekarpena:

http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/search/label/Egape%20BHI