IKASLEEN GREBA ESKUBIDEAREN AURREAN FAMILIEK AZKEN HITZA

Aurreko ostiralean, irailak 24, DBH 3. eta 4. mailako hainbat ikaslek greba egin zuten.

Irailaren 24an ikasleek klima aldaketari aurre egiteko greba deialdia izan zuten.

DBH 3. eta 4. mailako ikasleek legez greba egiteko eskubidea dute. Adin txikikoak izanik familien baimena ekarri behar dute eskolara hutsegitea justifikatzeko. Ikastolan protokoloa ezarrita dugu ikasleen eskubidea bermatzeko; hori dela eta, ikasleek hala eskatzen badute, Ikastolak espazio bat utzi behar die jolasgaraian bildu eta informazioa zabaldu eta eztabaidatzeko. Bestalde, greba egitea erabakitzen badute, bezperan familiek sinatutako baimena ekarri behar dute Ikastolara. 

Greba egunean, protokoloak dioen bezala, eskolak ahalik eta normaltasun osoz ematen saiatzen gara.