IKASLE OHIAK, GURE IKASLEEN EREDU

Berriro ere gure lau ikasle ohien presentzia izan dugu 3. zikloko geletan ikasleak motibatzeko.

Hezkidetza proiektuarekin lotuta, ekintzetako bat prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egin duten emakumezko ikasleak gure geletara gonbidatzea izan da. Jarduera honekin gure ikasleei unibertsitateko ikasketa zientifiko eta teknologikoen berri zuzena eskaini nahi izan diegu, batez ere neskei, horretarako gure ikastolako lau ikasle ohi gonbidatu ditugu hizketalditxoa egitera.

Alaitz Azpillaga (Kimika ikaslea), Alaitz Etxeberria (Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza), Leire Garin eta Nahia Sánchez (Energia Ingeniaritza) ikasten ari dira, bigarren mailan, eta beraien esperientzia unibertsitatean azaldu diete ikasleei. Ikasketa zientifikoetan emakume bezala nola ari diren, ilusioz eta arduraz. Etorkizunera begira ze aukerak dauzkaten ere azaldu dizkiete ikasleei.

Arretaz jarraitu dituzte bosgarren eta seigarren mailakoek lau neskek azaldutakoa.

Neskak, eskerrik asko eta zorte on zuen ikasketetan!!!