IKASLE ETA TUTOREEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEN

Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak eta irakasleak motxilak eta zakuak hartu eta egonaldi zoragarria egin dugu.

Urriaren 8 eta 9an, DBH 1. mailako ikasleek bi eguneko irteera egin dugu tutoreekin Irrisarri Land Abentura Parkera. Irteera honen helburua taldekideen arteko kohesioa sendotzea, elkarbizitza sustatzea eta ongi pasatzea da.

Ikasleek, Egapeko hiru irakasleren ardurapean eta bertako hezitzaileen laguntzarekin, hainbat jarduera burutu ditugu. Lehenengo arratsaldean arborismoa eta jokoak egin ditugu, eta afalondoren disko festa martxosoa. Bigarren egunean tirolinan jetsi gara, adrenalina pixkat sortuz, eta basoan zehar orientazioa egin dugu.  

Esperientzia berriak bizituz eta naturaz gozatuz lagun artean une dibertigarriak bizitzeko aukera paregabea izan dugu egun hauetan!