IKASLE ETA TUTOREEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEN

Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasle eta irakasleok motxilak eta zakuak hartu eta egonaldi zoragarria egin dugu.

Urriaren 7 eta 8an, DBH 1. mailako ikasleok bi eguneko irteera izan dugu tutoreekin. Irteera honen helburua taldekideen arteko kohesioa eta elkarbizitza suspertzea izan da eta horretarako, IrriSarri Land Abentura Parkera joan gara. Parke hau, Nafarroako Bortziriak eskualdeko Igantzi herrian kokatua dago, Urnietatik 48 kilometrora. 

Ikasleok, Egapeko hiru irakasleren ardurapean eta bertako hezitzaileen laguntzarekin, hainbat jarduera burutu ditugu. Lehenengo egunean, bi ekintza berezi egin genituen: zentzumenen ibilaldia egunez eta disko festa gauez. Bigarren egunean, berriz, arborismoa eta tirolina. 

Esperientzia berriak bizituz, naturaz gozatuz eta lagun artean une dibertigarriak bizitzeko aukera paregabea izan dugu egun hauetan!