IKASLE ETA TUTOREEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEN

Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ikasleak Irrisarri Land abentura parkean izan dira urriaren 25 eta 26an.

 

Aste honetan, 2. mailako ikasleen txanda izan da! Iaz, ez zuten Irrisarri Land ezagutzeko aukerarik izan eta horregatik joan zaizkigu aurten bertara bi egunetako irteera egitera.

Lagunartean gozatuz taldekideen arteko harremanak sendotzeko aukera ezinhobea eskaini diegu. 

Ikasleak, Egapeko hiru irakasleren ardurapean eta bertako hezitzaileen laguntzarekin, hainbat jarduera burutu dituzte. Lehenengo egunean, iritsi bezain pronto, Jolastokia eremuko jolas eta jarduerekin gozatu dute: puzgarriak, aireko indoor zirkuitua, txirrista erraldoia, areto-futbol eta saskibaloiko zelaia...

Bazkaldu ondoren, arbolismoaz gain, Zentzumenen Ibilbidea osatu dute. Bertan, testura ezberdineko gainazalak (harea, harria, egurra…) oin hutsik zapaldu eta sentitu dituzte. 

Bigarren egunean, berriz, tirolinaz gozatzeko aukera izan dute. 

Esperientzia berriak bizituz, naturaz gozatuz eta lagun artean une dibertigarriak bizitzeko aukera paregabea izan dugu egun hauetan!

Agazki guztiak ikusteko egin klik HEMEN.