IKASLE ALEMANIARRAK EGAPE IKASTOLAN

Hispaniar filologiako ikasle alemaniarrak izan genituen bisitan Egape Ikastolan.

Pasa den astean, 10 ikasle alemaniar izan genituen gure ikastetxean. Alemanian hispaniar filologia ikasten ari diren ikasleak ziren, gure ikastetxean hizkuntzen trataera nola egiten dugun ikustera etorri direnak. Ikastetxe ezberdinetan geldialdia egiteko aukera izan dute ikasle hauek eta tartean gurean. Aukera paregabea izan genuen eurekin ingelesez mintzatzeko eta eurak gurekin gazteleraz. Bide batez, gure hizkuntza den euskaraz ere hitz batzuk erakutsi zizkieten gure haurrek eta baita ikasi ere eurak. Eskerrikasko bisitagatik eta nahi duzuen arte!