IGERIKETA IKASTAROAK ABIAN DIRA LEHEN HEZKUNTZAN

Bigarren maila A eta B taldeko ikasleek igeriketako ikastaroa hasi dute Lasarteko igerilekuan.

Aurten ere, urtero bezala,  ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek igeriketako ikastaroa egingo dugu Lasarteko igerilekuan. Lehenengo txandan, 2. A eta B mailako ikasleak, urriaren 4an hasi eta hiru asteetan luzatuko den igeriketa ikastaroan, parte hartzen ari gara. Jarraian 2C mailakoak 3Akoekin batera burutuko ditugu igeriketa saioak eta, azkenik, 3B eta Ckoen txanda izango da. Ikastaro guztiak 3 astekoak izango dira eta goizero ikasleak 10:30etan abiatuko dira ikastolatik 12:30ak arte.


Eskerrak ematen dizkizuegu tutoreekin batera laguntzera etorriko zareten guraso guztioi.