IGERIKETA IKASTAROA

Abian da urtero antolatu ohi dugun igeriketa ikastaroa.

Urriarekin batera urteroko igeriketa ikastaroa hasi dugu. Lehenik LH 2. mailako ikasleen txanda dugu eta ondoren, LH 3. mailakoena. 


Ikastaroa hiru astetakoa da eta aste hauetan uretan flotatzen, hankak eta besoak ondo mugitzen, ur azpian igerian ibiltzen, eta baita luzera batzuk egiten ere ikasiko dugu. Batzuk lehen aldiz sartuko gara igerileku handian… eta beldurrak galtzeaz gain, denok asko hobetuko dugu. Azken egunean jolas batzuk ere egingo ditugu. 


Oso pozik goaz egunero autobusean Lasarteko igerilekura, nahiz eta eguna leher eginda amaitzen dugun. 


1, 2, 3 …plast!! Ahate, igelak… uretara!