IGERIKETA IKASTAROA

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleok igeriketa ikastaroa bukatu dugu!

Aste hauetan asko ikasi dugu: uretan flotatzen, hankak eta besoak ondo mugitzen, eta baita luzera batzuk egiten ere. Batzuk lehen aldiz sartu gara igerileku handian… eta lortu dugu!
Ikastaroa oso dibertigarria izan da, eta denok asko hobetu dugu. Azken egunean jolas batzuk egin genituen eta pozik gaude denok gure aurrerapenarekin.

Primeran aritu gara! Datorren urteko ikastaroa iristeko irrikaz gaude dagoeneko!