IDAZLEAK IKASTOLAN

Lur Gallastegi eta Goiatz Labandibar idazleak izan ditugu gurean DBH 3 eta 4. mailako ikasleekin.

 

Euskara eta euskal kulturaz bezala, euskal literatuz gozatzea da Ikastolaren helburuetako bat. Horretarako, ikasgaian zehar euskal literaturako lan eta idazle nagusiak ezagutzeaz gain, irakurtzen ikasi eta ikasleek irakurriz gozatzeko aukera izaten ahalegintzen gara.

Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasle guztiek Lur Gallastegiren “Azken dantza New York”en liburuaren irakurketa esanguratsua egin dute gelan: irakurri ahala hipotesiak eginez, pertsonaiak ezagutuz, gaietan sakonduz, portadako irudia arakatuz,…Liburua zukutu dute. 

3. mailako ikasleak, berriz, Goiatz Labandibarren “Fotogramak” liburua irakurri dute. Txuri-beltzeko argazkiak abiapuntu harturik, sorkuntzaren munduan murgildu gara  Taldean lan egin dugu eta, irudimenari ateak irekiz, oso istorio ezberdinak sortu ditugu. Barruan daramagun idazlea askatzeko aukera bikaina izanik.

Lana borobiltzeko Lur Gallastegi eta Goiatz Labandibar, liburuen idazleak, izan dituugu gurekin, “Idazleak eskolan” programaraen baitan. Ikasleek idazleak gertutik ezagutzeko aukera izan dute eta liburuaren aurkezpena egiteaz gain, literaturaz eta sorkuntza lanaz aritu dira tertulian. Bizipen bat gehiago sartu dute ikasleek esperientziaren motxilan. Gozatzea, ikasteko modurik eraginkorrena delako.