IAZ EREINDAKO HAZITIK JASO DUGU FRUITUA

Iazko ikasturtean 5 urteko geletan ereindako haziek, aurtengo udazkenean eman dute fruitua

Badira bi hilabete ikasturte berriari ekin geniola baina iazko bizipen eta esperientziek izan dute segida. 5 urteko geletan kalabaza haziak erein zituzten aurten LH 1.mailan dauden ikasleek. Haziak ureztatu, goxo zaindu eta landareak hasi ziren jaiotzen. Haur bakoitzak bere kalabaza landarea eraman zuen etxera eta ahal zuenak lur zati handixeago batean landatu zuen. Uda igaro, eta udazkena iritsi den honetan, hazi haiek eman dituzte fruituak, eta kalabaza ederrak jaio dira Urnietako baratzetan. Zeinen ederra den guk ereindakoa jasotzea, goxatu eta mimatzen denak ematen ditu bere fruituak. Eskerrikasko familiak!