HOSTOEKIN JOLASEAN

Azken hilabete honetan Natura aztertzen ibili gara eta horretarako Zuhaitz hostoekin, bi proiektu eraman ditugu aurrera.

Lehenengoa, Zientzilari lanetan ibili gara gure Herbarioa sortzeko; hostoak hartu, lehortu, eta aztertu egin ditugu. Ondoren, talde txikitan zein bakarka aukeratutako hostoarekin lanketa egin da. Amaitzeko, disenatutako orri batean txertatu ditugu.

Bigarren proiektua, soberan geratu zaizkigun hostoekin zer egin daitekeen planteatu dugu gelan. Eta, “ Hostoen zooa” sortzea bururatu zaigu.

Hona eman, arte lanak: