HONDAKINEN PREBENTZIO ASTEA

Eko-museo erakusketa polita burutu dugu.

Azaroaren 3. astean Europako “Hondakinen Prebentzio Astea” ospatzen da eta guk ere, Egape Ikastolan, gai honen inguruan jarduera batzuk egin ditugu. Jarduera arrakastatsuena material birziklagarriekin egindako eskulanak izan dira. Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleek oso artelan politak ekarri dituzte eta badakigu gainera, asko familian elkarlanean egindakoak direla. Mila esker zuen parte hartzeagatik! Eko-museoan parte hartu duten eskulanekin bideotxo bat egin dugu eta zuen gustokoa izatea espero dugu!