HIZKUNTZEN LANKETA JARDUERA OSAGARRIEN BIDEZ

Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa lantzeko gure ikasleek aste honetan hainbat jarduera osagarriz gozatzeko aukera izan dute.

Egape BHIan hizkuntzen tratamenduari dagozkien alderdiak zehazten dituen Hizkuntza Proiektua dugu. Helburu nagusienetako bat ikasle euskaldun eta eleanitzak garatzea da. Euskara ardatz duen eleaniztasuna garatzen dugu, soilik horrela bidera baitaiteke euskararen eta inguruko beste hizkuntzen arteko berdintasun soziala. 

Integrazio-pedagogiaren ikuspegitik lantzen ditugu hizkuntzak eta horretarako EKI proiektuaz baliatzen gara. Metodologia honen arabera, komunikazio- egoerak dira oinarrizko konpetentzia oro eskuratzeko abiapuntu eta ardatz.

Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa lantzeko gure ikasleek aste honetan hainbat jarduera osagarriz gozatzeko aukera izan dute, hain zuzen ere, DBH 1. eta 2. mailakoek antzerkia ingelesez ikusi dute “I won the talent show” eta frantsesa hautazko ikasgaia egiten duten DBH 3. eta 4. mailakoek berriz, frantsesez “Le diner de cons”.

Honetaz gain, DBH 3. mailakoek ere “Denetaz paso egitea” filma euskaraz ikusi dute.