HIZKUNTZAREKIN JOLASEAN

Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleak hizkuntza lantzeko jarduera ezberdinak egiten ari dira.

Egape ikastolako hizkuntza proiektuaren baitan, ahozkotasunaren lanketa dugu helburu. Helburu hau gauzatze aldera, txiste, aho-korapilo, olerki eta asmakizunekin jolasean aritu dira 2. mailako ikasleak. Lan handia egin dute hizkuntza tailerretan, eta bertan ikasi eta landutakoa 5 urtekoekin partekatu dute . Primeran pasa dute!!!