HIZKUNTZA LANTZEKO TAILERRAK 2. MAILAN

Lehen Hezkuntzako 2. mailan Hizkuntza lantzeko tailerrak zabaldu ditugu geletan.

Ipuin makina, txisteak, olerkiak eta ahokorapiloak, ipuin tailerra, denbora-pasak… eta hau guztia talde txikitan Ikaskuntza Kooperatiboari bultzada handi bat emanez.

Horrela antolatu ditugu 2. mailan hizkuntzako hainbat saio, ikasleen gozamenerako.

Helburu ugari betetzen dira tailerretan lana eginez:  irakurtzeko zaletasunaren estrategiak modu ludiko eta dibertigarrian garatzea; idazketa motibatzailearen proposamena lantzea, ikasleak bere konposizio-prozesua lor dezan; Ipuinak eta pertsonaiak modu dibertigarrian sor daitezen sustatzea eta; azkenik, idazteko eta irakurtzeko jarrera positiboa sustatzea.