HIRIEN ANTOLAMENDUA DESKUBRITUZ

DBH 4. mailako ikasleak Bilbora joan dira hiria ezagutzera.

 

Ingeleseko ikasgaian, 4. mailako ikasleek espazio urbanoaren antolaketa landuko dute Life between buildings (Bizimodua eraikinen artean) unitatean. Hori dela eta, aukera ezin hobea izan dugu Bilbora irteera bat egiteko. Han, Alondegia ezagutzeko aukera izan dugu bisita gidatu bati esker. Horrez gain, aukera izan dugu Guggenheim museoa ikusteko,  baita Isozaki dorreak, Iberdrola dorrea, Zubizuri zubia, Salbe zubia eta Deustuko liburutegiaren eta Deustuko unibertsitearen eraikinak ere. 

Bilbora egindako bisita eta han ikusitakoa eta entzundakoa baliatuko dute ikasleek hartutako apunteak antolatzen ikasteko. Aurrerago eskuorri moduko bat egingo dute. Eskuorri horretan, Bilboko ezaugarri orokorrak aipatzeaz gain,  komentatu eta idatziko dute Bilbon ikusi duten eta han ikasitakoaren inguruan.