HIRI HONDAKINEN TAILERRA

DBH 1. mailako ikasleek, urriaren 13an, kontsumo eta hondakinen kudeaketa jasangarriaren inguruko tailerrean parte hartu dute.

 

Ingurumen-hezkuntza prozesu jarraia da eta ikasleria gaur egungo eta etorkizuneko etxeetako hondakinen kudeatzailea izango da. Hondakinak modu egokian sailkatzearen garrantziaz jabetzeko San Markoseko Mankomunitateak ikastetxeei zuzenduriko kanpainan parte hartu dugu.

Astelehenean DBH 1. mailako ikasleek kontsumo jasangarria eta sortutako hondakinen inguruko tailer praktikoa egin dute eta helburu nagusiak hauexek izan dira:

  • Guztiok hondakinen arazoen konpobidean dugun protagonismoaz jabetzea eta norberaren ekintzetaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
  • Ikasleen jokabide eta ohituren aldaketa sustatzea, murrizketa lehenetsiz eta sortutako hondakinak modu egokian banatuz.
  • Ikasleengan hondakinen sailkapen egokiaren aldeko konplizitatea lortzea, ikastetxean zein etxean, eragile aktibo bihur daitezen.

Espero dugu ekintza honekin gure ikasleek gozatu eta ikasi izana.