HHKO “ENGLISH CORNER”-A MARTXAN!

5 urteko gelan “English Corner” txokoa ireki dugu.

Txoko honetan, ingeleseko saioetan irakaslearekin landutako edukiak, ikasleek modu autonomo eta ludikoan ikasten jarraitzeko aukera dute.
 
Jolasa oinarritzat hartzen da ikasketa prozesuan aurrera egiteko eta ikasleen arteko ikaskuntza eta elkarlaguntza sustatzen da.
 
Txokoan Bingo, Memory eta Domino jolasak dituzte, baita liburuxka, txontxongilo eta koloreztatzeko marrazkiak ere.