HH4 ETA 5 URTEKOAK EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAN

Astelehenean, 4 eta 5 urteko ikasleak eta irakasleak Donostiako Orkestra Sinfonikoan izan ginen.

Irteera aprobetxatuz, goizago bertaratu eta ibilalditxo bat egin genuen. Haritzen artean hamaiketakoa egin eta argazkiak atera genituen.
Ondoren, Ondinaren Magia izeneko kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen. Musika eta magia uztartzen zituen ikuskizuna izan zen eta aho bete hortz geratu ginen guztiok.