HH-LHKO ERAIKINEAN SUTE-SIMULAZIOA ETA EBAKUAZIOA

Otsailaren 10an, osteguna, Egape HH-LHko Larrialdietako Plana jarraituz, ikastetxeko sute-simulazioa eta eraikinaren ebakuazioa burutu dugu.

Urtero bezala, ikasturte honetan ere Larrialdi Planeko arduradunek egitasmoa aztertu eta errebisatu ondoren, ikasturteko plana osatu dugu. Behin ebakuazio plana adostuta, irakasle eta ez irakasle den langileei helarazi zaie. 

Bestalde, ikasleekin ebakuazio protokoloa landu dugu, larrialdien kasuetan zentzuz eta erantzukizunez jokatzeak duen garrantzia nabarmenduz.

Ikasitako hau guztia praktikan jartzeko, sute-simulazioa eta eraikinaren ebakuazioa antolatu dugu. Hustuketaren jarraipenak bete eta gero, sortu den txostena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Lan Arriskuen Prebentzioko Zerbitzura bidali dugu. Gainera, egindako balorazioan ondorioztatu ditugun hobekuntzak berriro ere datorren urteko Larrialdietako Planean txertatuko ditugu.