HH 5 URTEKOAK EMOZIOEN ZURRUNBILOAN MURGILDUTA

Badira bi hilabete ikasturte berezi hau hasi genuela eta zurrunbilo honetan HH 5 urteko neska-mutilak emoziak lantzen egon dira.

“Koloretako munstroa” ipuina oinarri hartuta, poza, tristura, haserrea, beldurra, lasaitasuna eta baita maitasunaren sentsazioak adieraztea lortu dute. Hainbat emoziorentzako ere erremedioak sortu dituzte: haserrearen aurkako “pilota lasaiagarriak” edota beldurrak uxatuko dizkien “kezkamuxelak” panpintxoak, esaterako. Sentitzen dutena sentitzen dutela ere, hitzez adierazi eta lagunak errespetatu behar direla ondorioztatu dute proiektu honen baitan.