HH 5 URTEKOAK ASTITZEN EGON DIRA

Maiatzaren 20 eta 21ean, 5 urtekoak Astitzko aterpetxean izan ziren.

 

Urduritasuna nabarmena zen aurreko egunetan, ilusioa eta gogoa haurren aurpegietan. Maletak prestatuta, autobusez egin genuen Nafarroan dagoen Astitz herrirako bidea. Astitzko aterpetxean ongietorria egin ziguten bertako begirale ziren Olatz eta Libek. Maletak logeletan utzi, arauak ezagutu eta jolaserako tartea izan genuen.

Bazkalostean Astitzko parajeetan mendi ibilalditxo bat egin genuen Truk trikuaren laguntzarekin, inguruko bitxikeriak ezagutu genituen: uandreen bizitokia, inguruko hegaztiak, basoko animalien aztarnak eta beste istorio asko kontatu zizkiguten. Herrirako buelta egin aurretik ogitartekoa jateko aukera izan genuen eta indarrak hartuta egin genuen buelta.

Satorraren ipuina entzun ostean, afarirako ordua iritsi zitzaigun konturatzerako. Eta jarraian egun guztian zain egon ginen diskofesta izan genuen. Egunaren azken tartea eta ohera joan aurretik dantzako abileziak erakutsi genituen eta baita ederki egin ere! Indarrak ahituta, hortzak garbitu, pijama jantzi eta musika lasaia lagun, lo zakuetan sartu eta lo goxoan geratu ginen. 

Hurrengo egunean pozarren esnatu ginen, egun berriari ekiteko prest! Maletak prestatu eta gosaltzera joan ginen. Eguneko lehen otordua egin ostean, herriko txoko ezberdinak ezagutu asmoz, pista jolasa egin genuen. Ederki pasa genuen!

 

Bazkalostean, Urnietara ekarriko zigun autobusa gure bila etorri zen. Agurtu genituen Astitzko lagunak eta lehen aldiz lagunartean pasa zuten gaua gogoan izanda, esperientzia paregabea bizita itzuli ginen.