HH 5 URTEKOAK ARTISTA LANETAN

HH 5 urtekoek Keith Haring artistaren artelanak ezagutu eta erreproduzitu dituzte.

Giza gorputzaren proiektuarekin lotuta eta proiektuari amaiera eman asmoz, Keith Haring artista estatubatuarraren artelanak izan dituzte aztergai 5 urtekoek. Gorputzaren silueten bidez, “Dantza” izenez ezagutzen den artelana irudikatu zuen Haringek. Eta halaxe egin dute 5 urtekoek ere, euren gorputzaren siluetak marraztu lehenik eta ondoren, pintzel eta brotxak erabiliz koloreztatu dute artelana. Gozatu ederra hartu dute artista lanetan eta ederra geratu da euren artelana ere.