HH 5 URTEKO IKASLEAK PIRATEN ETXEAN

5 urtekoak, maiatzaren 16 eta 17an Piraten etxean egon ginen.

Itsas, Xandor eta Siuitx piratekin primeran pasa genuen. Gauza mordoa egin genituen: abestu, jolastu, txalupan ibili, disko-festa eta altxorraren bila. Parranda pixka bat egiteko aukera ere izan genuen eta nekea izan arren, ostiralean altxorra topatu genuen eta pirata bihurtu ginen.