HH 5 PIRATEN ETXEAN ,PRIMERAN

Jolasean , dantzan, itsasoan, txoarakeritan…ederki ibili gara.

5 urteko ikasleek bi egun pasa zituzten Pasai Donibaneko Piraten etxean Taute, Txantxar eta Maili piratekin. Altxorra bilatzeko lana egin behar izan zuten, gure piratak desastre hutsak baitziren, Txantxar batez ere. Baina azkenean altxorra topatu genuen, eta piratak izateko aukera izan dugu. Parrandan ere ibili ginen, ta gero goizean ezin jeikiz. Oso oso ondo ibili ginen!