HH 4 URTEKO IKASLEAK ELDUAINEN

Pasa den ostiralean, ekainaren 10ean, HH 4 urtekoak Elduainera joan zinen egun pasa.

Iritsi bezain laster bertako parke eta frontoian jolastu ziren eta Pello alguazilak utzitako gurpildun zezen txiki eta futbolinarekin ere ibili ziren. Ondoren, paseotxo bat emanez Inaxio eta Idoiaren behitegira hurbildu ziren. Behiak ikusteaz gain, txekor txikiari biberoia eman eta aldameneko zelaian moxala zuen behorrari ogia emateko aukera izan zuten. Eskuak harraska  batean freskatu ondoren frontoira itzuli ziren bazkaltzeko. Dantzatu eta lurrean klarionekin margotzeko astia ere izan zuten Urnietara itzuli aurretik.
Egun zoragarria pasa zuten!!!