HH 4 URTE "FAMILIAK IKASTOLAN"

Eskertzekoa da benetan 4 urteko gurasoen partaidetza. Azken hilabete honetan guraso gehago etorri dira gelara.

Sararekin, Hugoren ama, amaren egunerako eskulan polit bat egin zuten ikasleek. Rosak, Lukenen ama, "Monstruek ere hortzak garbitzen dituzte" ipuina kontatu ondoren opari batzuk eman zizkien (hortzetako eskuila, hortzetako pasta eta diploma bat). Azkenik, Josebak,  Martinen aita, bere laneko eginkizunak azaldu zizkien marrazkien bidez. Ondoren, bere gidaritzapean haur bakoitzak paperezko hegazkin bat egin zuen. 
 
Gozamena izan da gurasoak gelan izatea. Eskerrik asko!