HH 3: AQUARIUMERA BISITA

Aste honetan 3 urteko ikasleek Donostiako Aquariumera bisita egin dugu.

Mapa eskuetan genuela, autobusez joan gara Donostiara. Itsaso zabala ikusi dugu, baita Santa Klara irla ikusi ere. Aquariumera sartu garenean lehenengo balearen hezurdurarekin topatu gara, 14 metro neurtzen zituen. Denak ahozabalik geratu gara! Zer esanik ez arrainak ikusi ditugunean! Tamaina, kolore eta forma desberdinetakoak ziren, baita pozoitsuak ere. Eta Txuri eta Kontxita zein ote dira? Marrazoak, aizue! 

Primeran pasa dugu eta asko gozatu dugu bisitarekin.