HH 3: 2 URTEKO IKASLEEI BISITA

Urtero bezala 3 urtekoak, 2 urtekoen geletara joan gara bisitan.

Eguraldi bikaina aprobetxatuz, aurreko astean HH3 urteko ikasleak 2 urtekoen geletara bisita egin genuen. Oso ongi ibili ginen orain dela gutxi arte gure gela izandakoan eta ikastolako gazteenekin jolasean. Laister, beraiek izango dira gure geletara bisitan etorriko direnak! Eskerrik asko zuen jostailuak gurekin partekatzeagatik.