HH 2 URTEKO IKASLEAK PARKEAN

Ikastolako txikienak beraien lehenengo irteera egitera animatu dira.

Udaberriarekin batera eta eguraldi ona aprobetxatuz HH 2 urteko ikasleek beraien lehenengo irteera egin dute.  Etxeberri plazan dagoen parkera joan dira eta bertan jolasean ibili ondoren hamaiketako goxo-goxoa egin dute.