HH 2 URTEKO IKASLEAK MARTXAN DIRA

Egape Ikastolako ikasle txikienak aurrera doaz beraien egokitzapen prozesuan.

Iraileko lehen egunetan haurrak bi taldetan banatuta etorri ziren eta harrera modu goxo eta lasai batean egin genien. Pixkanaka, taldeak bateratu eta denbora luzatuz joan ginen beraien nahiak, desirak eta beharrak kontuan hartuta. 


Hezitzaileekin geroz eta konfiantza handiagoa agertzen dute, haiekiko sortzen ari den atxikimenduak ikastolako espazio eta une desberdinetaz gozatzen laguntzen dielarik.