HH 2 URTEKO IKASLEAK MARTXAN DIRA

Irailaren 7an 2 urteko ikasleak lehen eguna izan zuten gure ikastetxean

Gure txikiak, lehen egunak bi taldeetan banatuta etorri ziren eta harrera modu goxo eta lasai batean  egin zuten. Pixkanaka, taldea elkartu eta denbora luzatuz joan ginen beraien erritmoa errespetatuz.
Beraien nahiak, desirak eta beharrak kontutan hartuta egokitzen joan dira eta dagoeneko, lasai eta pozik agertzen dira eguneroko martxan.
Hezitzaileekin geroz eta konfiantza handiagoa agertzen dute, haiekiko atxikimendua eraikiz. Honek, haurraren nortasunaren egitura ahalbideratzen lagunduko die.