HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA LEHEN HEZKUNTZAN

Hiru egunetan zehar, 4. eta 6. mailetako ikasleok Baikarako Estherren eskutik jolasean oinarrituta heziketa afektibo sexualean oinarritutako formazioa jaso dugu.

Laugarren mailakook “JOLASEAN BERDINTASUNA BIZITZEN DUGU” izeneko tailerra izan dugu eta aniztasunetik zein emozioen bizipenetik abiatuz, genero berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzen ikasi ditugu.
Seigarren mailakook aldiz,  aniztasun eta bizipen afektibo-sexualarekiko hurbilpen bat egin dugu  “JOLASEAN ELKAR SENTITZEN DUGU” izeneko tailerrarekin. 
Hiru egun hauetan oso gustura egon gara eta asko ikasi dugu, eskerrik asko Esther!!