HERRIAREN ISTORIOAK, PERTSONAIAK ETA GUNEAK DESKUBRITUZ

DBHko 4. mailako ikasleak Bilbora joan ziren abenduan hiria ezagutzera.

 

Ingeleseko ikasgaian, Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleei azaldu zaie zein garrantzitsua den bizi diren herrialdearen historiaren berri izatea, baita istorioen, pertsonaien eta lekuen berri ere. Abiapuntutzat hartu genituen Dublingo kaleetan dauden eskulturak. Besteak beste, Molly Maloneren eskultura eta haren abestia ezagutu dute.

Hori dela eta, aukera ezin hobea izan dugu Bilbora irteera bat egiteko. Han, Alondegia ezagutzeko aukera izan dugu bisita gidatu bati esker. Horrez gain, Guggenheim museoa ikusi dugu, baita Isozaki dorreak, Iberdrola dorrea, Zubizuri zubia, Salbe zubia eta Deustuko liburutegiaren eta Deustuko Unibertsitatearen eraikinak ere.

Ikasleek Bilbora egindako bisitan ikusitakoa eta entzundakoa baliatuko dute aurrerago scrapbook bat egiteko, horixe eskatuko baitiegu. Horretarako, bi hizkuntzak erabiliko dituzte: ingelesa eta euskara.