HERRI KIROLEN HASTAPEN SAIOAK EGAPE IKASTOLAN

Azken asteotako gorputz hezkuntzako saioetan, herri kirolen hastapen saioak izan dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek.

Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara arteko ikasleek gorputz hezkuntzako saioetan, ohiko jarduerak utzi eta beste joko mota batzuk ezagutzeko aukera izan dute, herri kirol jokoak hain zuzen ere. Euskal kulturan eta kirolean oso ezagunak diren jokoetan aritu dira gelaz gela azken asteotan. Horretarako, gorputz hezkuntzako irakasleak antolatuta eta Foru Aldundiko Kirol Sustapen kanpainaren barnean, Gipuzkoako Herri Kirol Feredazioko teknikaria den Gorka Emazabel etorri da. Saio hauetan ikasleek herri kirol modalitate desberdinen kokapen historikoa, gaur egungo ikuspuntua eta joko horietan erabiltzen duten materiala ezagutzeko aukera izan dute. Ezagutzeaz gain, adinaren arabera Euskal Herrian betidanik egin izan diren herri kiroletako modalitate desberdin horietan jarduteko parada izan dute. Ederki gozatu dute gainera! Mila esker guztioi!