HERRI KIROL SAIOAK EGAPE IKASTOLAN

Aurtengo ikasturtean ere, LHko ikasleak herri kirol saioetan aritu dira Federazioaren laguntzarekin

Herri Kirol Federazioaren egitasmoaren baitan eta Gorputz Hezkuntzako irakasle den Janirek antolatuta, LH 3. mailatik hasi eta LH 6.mailara arteko ikasleok kirol modalitate hauek ezagutzeko aukera izan dugu.  Ikastolako kirol instalazioak aprobetxatuz egitasmo polit hau burutu dugu ordu t´erdiko iraupena izan duten saioetan. Hainbat herri kirol ezagutzeaz gain praktikatzeko aukera ere izan dugu, besteak beste,  lokotxak, zaku eramatea, gizon proba eta sokatira. Ea datorren ikasturtean ere, parte hartzeko aukera izaten dugun, desiatzen gaude eta!