HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ERAIKINETAN SUTE-SIMULAZIOA ETA EBAKUAZIOA

Egape Ikastola Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Larrialdietako Plana jarraituz, ikastetxeko sute-simulazioa eta eraikinen ebakuazioak burutu genituen.

Urtero legez, ikasturte honetan Larrialdi Planeko arduradunek dokumentua aztertu eta errebisatu ondoren, ikasturteko plana eguneratu dugu. Behin ebakuazio plana berrikusita, irakasle eta ez irakasleei helarazi zaie. 

Bestalde, tutoretza saioetan sentsibilizazio programaren bidez, arriskuen prebentzioak eta segurtasun neurriek duten garrantzia azpimarratu zaie ikasleei. Honetaz gain, ikastetxean ebakuazio protokoloa landu dugu, larrialdien kasuetan zentzuz eta erantzukizunez jokatzeak duen garrantzia nabarmenduz.

Ikasitako hau guztia praktikan jartzeko, sute-simulazioa eta eraikinen ebakuazioak antolatu genituen, 5 minutu eta 40 segundutan Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikina eta 5 minutu eta 31 segundutan Bigarren Hezkuntzako eraikina hustuz. Ondoren, balorazioa egin genuen eta  informea eta txostena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Prebentzioko Zerbitzura bidali genuen.