HAUR HEZKUNTZAKO GELA BERRIAK

Badira bizpahiru ikasturte Haur Hezkuntzan metodologia aldaketak egiten hasi ginela.

 

Badira bizpahiru ikasturte Haur Hezkuntzako metodologian aldaketak egiten hasi ginela. Aldaketa horiek urtez urte gauzatzen joan gara, Haur Hezkuntzako irakasleek jasotako formazio eta ahaleginari esker.

Loris Malaguzzik aipatzen zuen moduan, haurraren hirugarren hezitzailea da espazioa. Hori dela eta, ikasturte honetan Haur Hezkuntzako gelek itxura aldaketarekin hasi dute ikasturtea. Espazio zabalagoak sortu ditugu, haurraren mugimendu beharra oinarri hartuta. Espazio irekiak eta goxoak, haurraren beharretatik abiatuta sortutako espazioak.