HARRO HERRI 23. KORRIKA

Abian den aurtengo edizioarekin bat egingo du Egape Ikastolak.

Korrikaren 23. edizioak lehen kilometroak eginak ditu dagoeneko Euskal Herriko auzo eta kaleetan zehar. Abian da, beraz,  bi urtez behin gure herriak eta hiriak euskararen aldeko aldarriz betetzen dituen ekimena.

Datorren asteartean, martxoaren 19an, eta larunbatean, martxoaren 23an, igaroko da Urnietako kaleetatik eta Egape Ikastolako komunitateak bat egingo du ekimen honekin. Eskuz esku dabilen lekukoa Egape Ikastolak  martxoaren 23an, larunbatean, jasoko du. Egape Ikastolak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, euskaraz busti ditzagun Urnietako kale eta bazterrak!