HARREMANAK, TRATU ONAK ETA SEXUALITATEA

LH 6. mailako ikasleok, familiek eta DBHko irakasleok “Harremanak, tratu onak eta sexualitatea”-ren inguruan formazioa jaso dugu Harremanak Elkarteko adituen eskutik.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok harremanak eta tratu onak sustatzeko saioak eta sexualitatearen inguruko heziketa saioak izan genituen lehengo astean zehar. Saio hauek Harremanak Elkarteak zuzendu zituen. Eta familiek ere aukera izan duzue saio hauen jarraipena egin eta zuen zalantza eta kezkak argitzeko. 

Era berean, aste honetan DBHko irakasleok ere tartea izan dugu, nerabe eta helduok harremantzeko ditugun moduen inguruan hausnartzeko. 

Saio hauen helburua,  ikasleen arteko harremanak, sexualitatea, estereotipoak… landuz, gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola joaten garen eraikitzen ulertzea eta, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatzen eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikastea izan da. 

Hau guztia, modu teoriko eta praktikoan, dinamika ezberdinak burutuz landu dugu. 

Ikasle, familia zein irakasleok oso gustura aritu gara eta dinamikan erabat murgildu gara modu aktiboan parte hartuz.