HARREMANAK, TRATU ONAK ETA SEXUALITATEA

LH 4. eta 6. mailako ikasleek “Harremanak, tratu onak eta sexualitatea”-ren inguruan formazioa jaso dute Harremanak Elkarteko adituen eskutik.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako ikasleek harremanak eta tratu onak sustatzeko saioak eta sexualitatearen inguruko heziketa saioak izan dituzte hilabete honetan. Saio hauek Harremanak Elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate Sailarekin elkarlanean. 

Saio hauen helburua, gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola joaten garen eraikitzen ulertzea eta, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatzen eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikastea da. Era berean, elkarrekiko harremanak atseginagoak, sinergikoak eta aberatsagoak izan daitezen laguntzea da xedea.


Saioak egin ondoren, elkarteko adituak tutoreekin elkartzen dira ikasleekin landutakoak eta jasotakoak partekatzeko. Horrela, jasotako informazioa beste hainbat gai lantzeko abiapuntutzat hartzen dugu. Bukatzeko, formazio hauetan landutakoa eta jasotakoa familiekin partekatu dute formazioa eman duten profesionalek bilera batean.