"GURE SUSTRAIAK" BASERRI ESKOLAN

Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrok esperientzia ahaztezina bizi izan dugu Ollon: bi egun zoragarri igaro ditugu jolasean eta naturaz gozatzen.

“Gure Sustraiak” baserri-eskolan bi egun paregabe bizi izan ditugu, Ollo bailara ederrean. Iritsi bezain pronto, baserria eta aterpetxea erakutsi zizkiguten. Astoak, zaldiak, oiloak eta untxiak gertutik ezagutu genituen, eta nola zaintzen diren eta zer jaten duten ikasi genuen.
Ukendu tailerrean ere parte hartu genuen. Inguruko landare eta produktuekin gure ukendu propioa sortu genuen. Oso esperientzia berezia izan zen!
Basora egindako irteeran, naturan murgildu ginen: landare eta animalia txikiak ikusi genituen, eta zuhaitzen eta bideen artean jolastu genuen. Ingurua behatzeko eta zaintzeko modu dibertigarri asko daudela ikasi genuen.
Gaua aterpetxean igaro genuen: elkarrekin afaldu, jolastu eta une bereziak partekatu genituen. Etxetik kanpo lo egitea benetako abentura izan zen.
Bi egun hauek naturarekiko errespetuan, laguntasunean eta lankidetzan igaro ditugu. Esperientzia ahaztezina izan da!