GURE ETXEAN ZENBAT ZAPORE, UMORE, KOLORE...

Familiaren gaia lantzeari ekin diote 5 urtekoek hiruhileko berrian.

Etxea eta familiaren inguruan jardun dugu egunotan. Familia anitzak daudela konturatu gara eta hauen desberdintasunak ikusi ditugu. Gure etxetik hasita familia girora egin dugu salto, eta hortik familia desberdinak ezagutuz, gure etxeak eta familiak marraztu ditugu. Ikerketa lana ere egin dugu eta norberak, gure familia arakatu ostean, gure zuhaitz genealogikoa osatuko dugu. Ederra izaten ari da benetan proiektu txiki hau eta “Familia Milakolore” abestiak dioen bezala:

...DESDERDIN DITUGU DEITURAK, OHITURAK, KULTURAK. 
EMAITZA ABERATSAK DAKARTZA DENON BATURAK.