GURE BIZI BALDINTZEK, GURE BIZITZA BALDINTZATZEN DUTE?

Bigarren hiruhileko honetan zehar, 6. mailako ikasleak, Eki Proiektuak eskaintzen duen ikerketa bat burutzen diardugu.

Nolako bizi baldintzak ditugu? Nahikoa dira gure egunerokoan ditugun beharrei erantzuteko? Osasun ohitura orekatuak al ditugu? Eta Senegalen nola bizi dira? Haiek zein nolako bizi baldintzak dituzte? Eskolara joaten dira gu bezelako maiztasunez? Eta gaixotuz gero, guk ditugun botika, tratamendu … eskura ahal dituzte? 

Galdera guzti horiei erantzun ahal izateko, informazioa testuliburu, web gune edo bideoetatik bilatzen aritu beharrean, Eki Proiektuak arlo ezberdinetako pertsonak (osasun, administrazio, hezkuntza) elkarrizketatzeko proposamena egiten digu, eta gu halaxe aritu gara aste honetan zehar. 

Ikasleei bizi baldintzak neurtzeko hiru faktore proposatu dizkiegu eta bakoitza horietan aditu bilakatu da. Faktore horiek, hezkuntza, osasuna eta bestelako baliabide orokorrak dira. Faktore  bakoitzerako informazioa jasotzeko, 4 pertsona elkarrizketatzeko zortea izan dugu. Aitziber Zipitria, Egape Ikastolako zuzendaria; Luke Garcia, EHUko Erizaintza fakultateko irakasle eta erizaina; Gorka Celaya Zumarragako traumatologoa eta Jorge Segurado Urnietako alkatea. 

Lehenik galderak prestatzen aritu gara eta ondoren elkarrizketan zehar kazetari finak bezela esandakoa jasotzen. 

Esperientzia zoragarria izan da. Eskerrak ematen dizkiegu hemendik gure deiari prestu erantzun diguten guztiei, ESKERRIK ASKO!!!