GRAXIANA, SORGINEN ATERPEA ZUGARRAMURDIN

Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean LHko 2. mailako ikasleek bizikidetza irteera egin zuten Zugarramurdira.

Graxiana Aterpetxe atsegina, Nafarroa iparraldeko Zugarramurdi herrian aurkitzen da, bertako kobazulo ospetsuetatik 300 m-tara besterik ez. Mendi apalez eta zelai berdeez inguratua dago eta kostaldea km gutxitara du. 

Ikasleak bi egunetarako joan ziren aterpetxera eta bertan Zugarramurdiko leizeen bisita gidatua egiteaz gain usain belarrez betetako poltsatsoak eta jolas ugari egin zituzten. 

Elurra ere bota zuen mara-mara! Egun politak pasa zituzten Zugarramurdin.