“GOXO-GOXO AURTENGO NEGUAN” KANPAINAREN AMAIERA

Donostiako Harrera Sareari eman diogu kanpainan jasotako arropa.

Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte Donostiako Harrera sarerako, migranteentzako, arropa biltzeko kanpaina martxan izan dugu Egape ikastolan. DBH 2. mailako ikasleek arloartekotasunean landutako proiektuari bukaera eman diogu jasotako arropak, motxilak eta bestelakoak Donostiako Harrera sareari emanez.

Ekimena modu arrakastatsuan garatu da; ikasleek, elkartasunean, gizarte zerbitzua burutu dute.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!