GOIATZ LABANDIBAR IDAZLEA EGAPERA EKARRI DUGU

“Fotogramak” liburuaren idazlea DBH 3. mailan izan dugu irakurzaletasuna ikasleengan itsasteko.

 

Hizkuntza proiektuan Irakurketa Plana atal garrantzitsua da eta honen arabera Bigarren hezkuntzako maila guztietan eta jakintzagai gehienetan irakurmenaren ulermena lantzeko testuak prest ditugu Curriculumean txertatuta.

Azken urteotan, irakurzaletasunaren atalari beste koxka bat eman nahi izan diogu gure hizkuntza proiektua goi mailara eramate aldera eta maila guztietan hizkuntzako jakintzagaietan irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin programa definitu dugu.

Honen ildotik, Bigarren Hezkuntzako 3. mailan “Fotogramak” liburua irakurri ondoren, Goiatz Labandibar idazlea izan dugu gure artean liburuaz hitz egiteko. 

 

       

Txuri-beltzeko argazkiak abiapuntu harturik, sorkuntzaren munduan murgildu gaitu Goiatzek. Taldean lan egin dugu eta, irudimenari ateak ireki eta argazkietan oinarrituz ipuinak berrasmatzen aritu gara barruan daramagun idazlea askatzeko aukera paregabea izan dugularik. Solasaldia aprobetxatuz, ikasleek erreportaia idatziko dute datozen egunetan.