GOIATZ LABANDIBAR IDAZLEA EGAPERA EKARRI DUGU

“Fotogramak” liburuaren idazlea DBH 3. mailan izan dugu irakurzaletasuna ikasleengan itsasteko.

Duela hiru ikasturte gure Hizkuntza proiektua osatzeko, irakasleok irakurketaren ulermenaren inguruko formazioa jaso genuen eta Irakurketa Plana osatzeari ekin genion. Bi ikasturte eta gero, Egape Ikastola BHIko Irakurketa plana osatu genuen eta arlo guztietan irakurmenaren ulermena lantzeko testuak prest ditugu Curriculumean txertatuta.

Iaz, plana borobildu nahian, DBHko irakasleok 20 orduko ikastaroa jaso genuen Julia Marin Arteaga, antzerki itzultzailea eta komunikazio tekniketan trebatua dagoen irakaslearen eskutik. “Esatearen ederra”, ikastaroan, ahots gora irakurtzen eta euskara naturala bermatzen duten prosodia gaiak ikasi genituen. 

Aurten, irakurzaletasunaren atalean beste koxka  bat eman nahi izan diogu gure hizkuntza proiektua goi mailara eramate aldera. Honela, Bigarren Hezkuntzako 3. mailan Goiatz Labandibar idazlea izan dugu  gure artean  “Fotogramak”  liburuaz hitz egiteko. 

 

       

Txuri-beltzeko argazkiak abiapuntu harturik, sorkuntzaren munduan murgildu gaitu  Goiatzek. Taldean lan egin dugu eta, irudimenari ateak irekiz, oso istorio ezberdinak sortu ditugu. Barruan daramagun idazlea askatzeko aukera bikaina izan dugu!